2019-2020 ikasturtean “Elkartasun-kilometroak” eskolalasterketaren XVI. edizioa egingo dugu, eta neska-mutil rohingyen eskubideen alde egingo dugu korri. Gehienok ezagutzen ez dugu etnia bat da eta erabateko ahultasun-egoeran bizi da Bangladesheko errefuxiatu-esparru batean, jatorriz diren Myanmarretik ihes egin ostean.
Argitalpen honetan euren historiari, eta batez ere euren bizitzari buruzko informazioa ezagutuko duzue, baita egunerokoan dituzten zailtasunak ere, batez ere adin txikikoek, ahulenek.
Gure webgunean sartzera ere gonbidatzen zaituztegu, ikusentzunezko baliabideak (bideoak edo argazkiak, esaterako) aurkituko dituzue bertan, baina baita tragedia ezagutzen eta aurpegia ezartzen lagunduko dizueten testigantzak ere. Bide batez, zuren ikasleek ere ikus dezakete zein diren lagunduko dieten neskamutilak.
Rohingyak Myanmarreko Rakhine estatuaren iparraldean biltzen diren ia milioi pertsonako herri bat da. Rohingyera hitz egiten dute, bengalerako dialekto bat, eta musulmanak dira estatu budista batean. Myanmarrek herritartasuna ukatzen die Bengalako immigrantetzat hartzen dituelako eta ez birmaniar, nahiz eta mendeak daramatzaten lurralde horretan bizitzen. Munduko gutxiengo etniko eta erlijioso jazarrienetako bat da.
Jazarpen-urteen eta Birmaniako gobernu militarraren eta miliziano rohingyen arteko gerraren ostean, 2017ko abuztuan miliziano rohingyek egindako erasoak ejertzitoaren errepresalia erabat bortitza ekarri zuen herri osoaren aurka eta populazioaren ihes masiboa eragin zuen alboko Bangladeshera. Soinean zutenarekin iheste egiten zuten, distantzia luzeak oinez eginez, suntsitutako lurretan, oihanean eta mendietan barrena. Azken urratsa Naf ibaia igaro eta Bangladesheko Cox’s Bazar gunera iristea zen. Igeri ez zekitenak hil egiten ziren.
Cox’s Bazarreko errefuxiatu-esparrura masiboki iristen zirenen kontaketak izugarriak ziren. Muturreko indarkeriazko gertaerak, behin eta berriro errepikatzen ziren hilketak, etxeak erretzea eta helduen, gazteen eta haurren aurkako sexu-abusuak.
Hanida bere familiarekin bizi zen Myanmarren erasotutako herrixketako batean. Ez zen denbora asko pasatu bere komunitatearen aurkako mehatxua sentitzen hasi eta indarkeria agertzen hasi zen arte: etxeei su eman eta arpilatu zituzten, hesiak bota zituzten eta bereizi gabe tiro egin zuten jendea inguratu nahi zuten bitartean.
“Ez nintzen nire herrialdetik joango nik hautatu behar izan banu. Dena nuen, nire etxea, nire etxaldea, nire behiak, dena. Baina joan egin behar izan nuen. Senarrak eta gizonak eramaten zituzten. Batzuetan, gizonak itzuli egiten ziren; beste batzuetan ez. Beldurra genuen eta joan egin behar izan genuen. Horregatik izan ez bazen, ez nuen inoiz nire herrialdea utziko”
Rohingyak ez dute Myanmarrera itzuli nahi beren eskubideak aitortu eta egoera seguruagoa izan arte; eta hori gertatu arte, haurrek eskolara joan behar dute esparruetan, osasuntsu jan behar duten eta osasun-arreta behar dute.
Legezko errefuxiatuaren estatusik gabe, ezin dute Bangladeshen lan egin, haurren ezin dute eskola arautura joan eta abusuak eta indarkeria jasa dezakete. Etorkizunik gabeko familiak dira eta giza erakundeen laguntza behar dute bizirauteko.
Bangladesheko Cox’s Bazar errefuxiatu-esparru bat da, eta % 55 haurrak dira.
Giza laguntzaren erabateko mendekotasuna dute, eta arazoak eta beharrak geroz eta handiagoak dira. Pilaketa-egoera eta osasungarritasunik eza dela eta, gaixotasunak erraz zabaltzen dira, eta tenperatura baxuek haurren osasuna ahultzen du. Janaria, ur edangarria, babesa edo osasun-arreta funtsezkoak dira eurentzat.
Haur asko bakarrik iritsi dira, familiako kideak hiltzen ikusi ostean, traumekin eta elikatu gabe. Errefuxiatu-esparruan duten bizimodua oso zaila da beti.
«Oso beldurtuta nengoen, gure herriari su eman ziotenean. Toki seguru batera iritsi nahi nuen. Hasieran ibaia gurutzatzen saiatu ginen, baina ez genuen dirurik eta ezin izan genuen. Gero laguntza eskatu genion Bangladeshetik ontzi batean zetorren norbaiti, eta pasatzen utzi zigun dirurik ordaindu gabe. Orain ejertzitoko uniformea daramaten pertsonak ikusten ditudanean, beldur handia sartzen zait eta negarrez hasten naiz.»
Razia
OSASUNA ETA ELIKADURA
Neska-mutilak dira ahulenak, egoera oso prekarioan bizi dira eta aurre egin behar izaten diote elikadura ezari, azaleko gaixotasunei, arnas-arazoei, egoera txarrean dagoen ura edateak eragindako beherakoari eta bizi eta ikusi behar izan dutenaren ondoriozko estresari aurre eginez.
BABESA
Neska-mutil askok egurra edo ura biltzea bezalako etxeko lanak egoera prekarioetan egiten dituzte, euria egiten duenean eta distantzia luzeak eginez. Adin txikikoek, eta batez ere neskek, erasotu eta abusuren bat jasateko beldurra dute. Esparruko komunen eremuari pribatutasuna falta zaio eta neskak beldurtuta joaten dira bakarrik.
HEZKUNTZA
Esparruko baldintzek eta gune egokiak faltatzeak neska-mutilen hezkuntzari eragiten dio, ez dute bizitako traumak gainditzen laguntzen duen joko-gunerik eta pilaketak ez dio mesede egiten hezkuntzari.
Lagundu gabeko adin txikikoak, jaiotzen diren haurtxoak eta 5 urtez azpiko haurrak dira talde ahulenak.
«Ez naiz eroso sentitzen gizonek komunetara joaten ikusten nautenean, eta ez dago neskak eta emakumeak bainatzeko gune pribaturik.»
Rehana
Bangladeshen 160 milioi pertsona bizi dira, eta Asiako herrialde txiroenetako bat da. Ez dago gaituta, eta ez du baliabiderik, rohingya errefuxiatuen ardura bere gain hartzeko.
Save the Children-ek:
Save the Children 1970az geroztik dago Bangladeshen eta 2012tik ari gara lanean rohingyen krisian Cox’s Bazarren.