Hezkuntzak besteen errealitateak ezagutzen, ulertzen eta sentitzen laguntzen du, funtsezko gauzei buruz hausnartzen ere bai, mundua egoki garatzeko. Guztiok dugu errespetuz eta baztertu, behartu edo manipulatu gabe tratatuak izateko eskubidea. Save the Children-ek berdinen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu, munduko neska-mutilen duintasuna gerturatzeko.
Proposatutako material didaktikoak munduko pertsona desberdinen egoerei begiratzeko beste modu batzuetara hurbiltzen gaitu, nartzisismoa eta egozentrismoa alde batera utzi eta justiziaren, eskubide-berdintasunaren eta duintasunaren alde parte hartzearen mesedetan.
Etnia, rohingyak, tratua, adeitasuna, babesa, zaintza, nortasuna, babesa, segurtasuna, errefuxiatuak, ametsak, mugak, gatazka, sentimendua, berdintasuna, segurtasuna, laguntza, indarkeria, esperientziak, bizitzarako balio eta jarrera baikorrak eta ezkorrak.
Jarduerak diseinatzean, hezkuntza-maila desberdinetako curriculumeko ikaskuntzara doitzen diren hiru prozesumetodologiko hartzen dira aintzat:
– EZAGUTZEA: informazioa entzuteko, ezagutzeko eta ulertzeko prozesua.
– GOGOETA EGITEA: banako eta taldeko ondorioetara iristeko analisi-prozesua.
– PARTE HARTZEA: komunitatearen aldeko ekintza eta sorkuntza arduratsua, xede gisa justizia eta aukera berdintasuna izanez.
Adina: 3-6 urte
Erabili ukimena adeitsuak izan eta maitasuna adierazteko, ukimenaren bidez objektuak bilatuko ditugu, neska-mutilek ukimena eta besteen beharra korrelazioan jartzeko.
Kartoizko 5 edo 6 kaxa itxi irekidura borobil batekin albo bakoitzean (irekidura bat parte hartzaile bakoitzeko) eskuak sartu eta barnean diren objektuak ezagutzeko. Adin bakoitzerako egokiak diren objektuak (kaxa guztiek ariketa egiteko objektuak izan behar dituzte: lokarriak, belakiak, lumak, lastotxoak, kotoia, gasak, argizarizko margoak eta egoki jotzen diren beste elementu batzuk izan behar dituzte).
Ukimenaren bidez ikertzen dugu (10-15 min)
Barruan objektuak (gauza leunak, forma desberdinetakoak, gauza gogorra, luzeak, bigunak, laburrak, zimurrekin…) dituzten itxitako kartoizko kaxak banatzen dira gelan. Haurrek eskua sartzen dute eta ukimenaren bidez ikertzen dira objektuak.
Ukimen jaunari buruzko elkarrizketa-txanda (10 -15 min)
Bildu eta irakasleak azaltzen du Ukimen jaunak ezagutzeko, aztertzeko eta ukitzeko balio duela, Ukimen jauna azaleko begiak bezala dela. Adeitsua izatea da Ukimen jaunaren gauza onenetako bat; kaltetzea eta bultzatzea, aldiz, dira Ukimen jaunaren gauza okerrenak. Gurekin Ukimen jaun zintzoa izatea funtsezkoa da, sentitzeko, zoriontsu izateko, maitatzeko eta hitz egiteko.
Objektuak bilatzen ditugu ukimenarekin, gure babesa behar duten haur rohingyentzat (15 min)
Euren etxeetatik ihes egin behar izan duten eta errefuxiatu-esparruetan dauden haur rohingyentzako objektuak aurkitzera gonbidatzen du taldea irakasleak:
Aldez aurreko lan gisa, “Ukimen jauna” jardueraren berri emango diegu familiei eta etxetik ukimenerako interesgarriak diren objektu txikiak ekartzeko eskatuko diegu, haurrek ikusi gabe.
Jakinaraziko diegu familiei euren parekoek laztanak, maitasunak eta zaintzak emateak haurren autoestimua handitzen dutela eta emozionalki eraikitzen laguntzen dietela, gure maitasunak adin desberdinetan sortzen diren beldur naturalak kudeatzen laguntzen diela, sentsibilitatemaila osasungarri bat bultzatuz.
Irakasleak egoera gehiago sor ditzake haur rohingya errefuxiatuekin, objektuak ezagutzen jarraitzeko.
Jardueraren fase desberdinetan erabilitako denbora gutxi gorabeherakoa da, luzatu edo laburtu egin liteke irakaslearen eta parte-hartzaileen adinaren irizpidearen bidez.
Jarduera amaitzeko, elkartasun-lasterketan parte hartuko dugula jakinaraziko diegu neskamutil rohingyek bizi-baldintza onetan eta indarkeriarik gabe bizi daitezen.
Adina: 6-9 urte
Haurrek Globoren istorioari buruz hausnartzea, zaintza-irizpide bat izateko eta indarkeriaren, bidegabekerien eta eskubide-urraketen aurrean bazterketa-jarrera bat izateko beharrari buruz.
Globoren istorioa, arkatzak, boligrafoak, paper bat parte-hartze bakoitzeko, galdera honekin: zer uste duzu ikasi duela Globok?, koloretako margoak, kola, errotuladoreak eta paper jarraitua horma-irudia egiteko.
Globoren istorioa kontatzea (10 min)
Irakasleak Globoren istorioa irakurtzen du: “Globori izugarri gustatzen zaio formaz aldatzea, dagoen horren arabera forma bat edo beste bat hartzen du, lauki batekin badago lauki bihurtzen da, telefono batekin badago telefono bihurtzen da, limoi batekin badago limoi forma hartzen du, labana batekin badago laban bihurtzen da, pistolarekin badago pistola egiten da, tanke batekin badago tanke...
Bere lagunak izututa daude, ezin dute ezagutu, “nor zara?” galdetzen zioten. Ez zaigu gustatzen pistola, laban edo tanke bihurtzen zarenean... Ez zaigu gustatzen indarkeria, ez zaigu gustatzen gorrotoa, ezta bortxaketak ere... Lagunak Save the Children-ekin harremanetan jartzea erabaki zuten, Globok haur rohingyak ezagut zitzan, muturreko indarkeria, diskriminazioa eta jazarpena gainditu behar izaten dituzten haur musulmanak, bere herrialdetik ihes egin eta ondoko herrialdeko errefuxiatu-esparru batera joateko kilometro asko ibili behar izan dutenak. Beldurrez bizi dira, pobreak dira eta oso kezkatuta daude beren bizitza nolakoa izango den indarkeria dela eta. Globok hori ikustean zera esan zien lagunei: “oso gauza garrantzitsua ikasi dut”.
Globok zer ikasi zuen ezagutuko dugu (10 min)
Irakasleak paper bat banatuko dio parte-hartzaile bakoitzari “Zer uste duzu ikasi duela Globok?” galderarekin, minutu batzuk utziko ditu erantzuteko, erantzunak bildu eta poltsa batean sartuko ditu. Erantzunak anonimoak izango dira.
Erantzunak elkarrekin partekatzea (30 min)
Irakasleak taldeko parte-hartzaile bakoitzari erantzun-poltsatik ausaz paper bat hartzeko eskatuko dio, irakur dezala eta horma-irudian itsasteko. Erantzun guztiak irakurtzean, irakasleak zera idatziko du horma-irudian ongi ikusteko moduan: “Guztiak bakarrak gara eta errespetuz trata gaitzaten eta errespetuz tratatzeko eskubidea dugu. Diskriminaziorik gabe. Hau ikasi zuen Globok:”
Ondoren, Globoren istorioa horma-paperan itsatsiko du eta parte-hartzaileei horma-irudia margoekin apaintzera gonbidatuko ditu.
Ondoren, Globoren istorioa horma-paperan itsatsiko du eta parte-hartzaileei horma-irudia margoekin apaintzera gonbidatuko ditu.
Parte-hartzaileen adinaren arabera, ikasitakoari buruz hausnartzeko mahai-inguru bat egin liteke, edo talde-lan bat egin liteke, ondoren, guztien artean komentatzeko. Ariketa adin gehiagoko haurrei ere molda daiteke.
Egindako horma-irudiari argazki bat atera eta Save the Children-era bidaltzea gonbidatzen dizuegu.
Azalduko da elkartasun-lasterketarekin laguntza bilatu nahi dela, haur rohingyek duintasunez eta indarkeriarik gabe bizitzeko aukera izan dezaten.
Adina: 9-12 urte
Parte-hartzaileek Pepatxo andreari rohingya etnia ezagutzen laguntzea, beren egoera zein den eta zergatik den hain garrantzitsua laguntzea.
Rohingyei buruzko informazioa (elkartasun-lasterketaren txostena, bideoak, Save the Children-en webguneko artikuluak…), kartulinak, errotuladoreak, kola, pinturak, taldeentzako jarraibideak.
Egoeran jartzea (5 min)
Irakasleak azaltzen du: “Pepatxo San Juan Palentzian 65 urteko andre bat da, eta Save the Childrenekin harremanetan jarri zen mundua hobetzen lagundu nahi duelako. Save the Children-ek elkartasunlasterketa babestea proposatu zion, haur rohingyak duintasunez eta indarkeriarik gabe bizi daitezen laguntzeko. Pepatxok haur horiek ezagutu behar ditu, egoerari buruz hausnartu eta bere babesa garrantzitsua dela sentitu.”
Laguntzeko jarraibideak (15 min)
Irakasleak kontatzen du Save the Children-ek gure laguntza eskatu duela Pepatxori bere laguntza garrantzitsua dela azaltzeko, eta jarraibide argi batzuei jarraitzeko eskatzen ditu:
Kartel handi bat egingo dugu (15 min)
Guztien artean talde bakoitzak egindako kartelak ikusiko ditugu eta taldeko kartel handi bat egingo dugu, eta argazki bat atera edo bideo bat egingo dugu Save the Children-i bidaltzeko, lankidetzan aritzea oso garrantzitsua dela uler dezan jendeak.
Garrantzitsua da Save the Children-en bideoak ikusi eta haur errefuxiatu rohingyen errealitateari buruzko informazioa lortzea.
Ariketa adin gehiagoko haurrei ere molda daiteke.
Adierazten dugu ekintzak komunitate batean emaitza direla, eta batek bere ongi egitearekin laguntzen badu, pertsona hori hazi egingo dela. Horregatik dela hain garrantzitsua elkartasunlasterketa gisako ekintzetan parte-hartzea, neska-mutilek duintasunez bizitzeko aukerak izan ditzaten babesteko komunitatea eratzen dugulako.
Adina: 12-15 urte
Parte-hartzaileek izarrarteko bi espazio polarizatutan daudela imajinatzea, goiko espazioa eta beheko espazioa, bizitzarako balio baikorretan eta balio ezkorretan zatituta. Bi espazioetako pertsonak lan-taldeetan nahasten dira rohingya etniako haurrek bizitza duin bat lortzeko misioa babesteko. Zer gertatuko da?
Paper bat ikasleko gela bi espaziotan zatitzeko, goikoa eta behekoa; boligrafoak; errotuladoreak; kartulinak eta papera.
Gela izarrarteko bi espaziotan zatituko dugu (10 min)
Irakasleak azaltzen du imajinatzeko bereizitako izarrarteko bi espaziotan gaudela, eta handik lurra ikusten dugula eta antolatu egiten dugula: “Goiko espazioa” ilusioak, konfiantza, ametsak eta pentsamendu onak dituzten pertsonez osatutakoa. Eta “Beheko espazioa” gezurtiak, berekoiak, hipokritak, faltsuak eta zakarrak diren pertsonez osatutakoa.
Parte-hartzaile bakoitzari paper bat ematen zaio gela goiko eta beheko espazioan banatzeko eta minutu batzuk emango ditugu egokitu zaigun paperean sartzeko.
Misioa beteko dugu taldeka (15 min)
Lan-talde bakoitzak misio bat bete behar du: “Rohingya etnia duintasunez bizitzeko garrantzitsuak diren jarrerez, balioz eta gauza garrantzitsuz betetako tunelak eraikitzea”. Taldeka kartulinak eta errotuladoreak banatzen dira misioa betetzeko harriekin eraikitako tunelak irudikatzeko. Horretarako, oso garrantzitsua da guztiak, goikoak nahiz behekoak, ados egotea balio eta jarrera horiek garrantzitsuak direla.
Taldeko esperientzia guztien artean partekatzea (20 min)
Talde bakoitzak zer gertatu den azaldu beharko du: misioa lortu al da?, zein zailtasun izan dira?, zer ondorioztatu da?
Garrantzitsua da jarduera egin baino lehen, Save the Children-ek errefuxiatu rohingyei buruz landutako informazioa (artikuluak eta bideoak) ezagutzea.
Zer ikasi duzu egindako jardueran?
Rohingyen aurkako indarkeria irudikatzen duten hiru armiarma-sare desegitea lortzea. Armiarma-sare bat ehunduko dugu artile-harilko bat pertsona batzuetatik besteetara bidaliz, eta indarkeria ezabatzea irudikatzen duen artile-mataza berriro harituko dugu, eta harilkoa nahasten eta askatzen den bakoitzean parte-hartzaile bakoitzak indarkeria sortzen eta desegiten duten hitzak bidaliko ditu.
Hiru artile-harilko (parte-hartzaile bakoitzeko zenbait metrorekin).
Gela hiru taldetan banatzen da (5 min)
Irakasleak gela hiru taldetan banatuko du, borobilean jarriko dira eta talde-bakoitzari harilko bat emango dio.
Indarkeriaren armiarma-sarea ehuntzea (15 min)
Talde bakoitzeko parte-hartzaileak dauden tokian geratuko dira, indarkeriaren armiarmasareak ehuntzen hasiko dira, lehenak artile-harilkoa beste bati bidaliko dio artilearen hasierarekin geldituz, bigarren horrek ere artileari eutsi eta beste bati bidaliko dio harilkoa, eta horrela hurrenez hurren, parte-hartzaile guztiek artilea eskuartean izan arte. Parte-hartzaileak armiarma-sarea ehuntzeko harilkoa bidaltzen duen bakoitzean, indarkeria irudikatzen duen hitz bat esango du ozen (gerra, diskriminazioa, iraina, tratu txarra...).
Indarkeria desegitea (20 min)
Armiarma-sarea ehundu ostean, artile-harilkoa eskuartean duen azken pertsonak harilkoa bildu eta oinez hasiko da mataza deseginez eta aldi berean bidali dioten hitzaren aurkako bat esango du (adibidez, gerra - bakea), mataza beste ikaskide batengana iristen denean, erreleboa emango dio harilkoarekin sarea desegiten jarrai dezan, eta hark oinez jarraituko du eta bidalitako hitzaren aurkakoa esanez, eta horrela jarraituko da parte-hartzaile guztiek parte hartu arte, eta mataza berriz harilko bihurtu arte.
Gela bi taldetan banatuta egiten ere proba daiteke.
Jarduera berriz egin liteke, baino denbora kalkulatuta, ahalik eta azkarren egiten saiatzeko.
Irakasleak Elkartasun-lasterketan parte-hartzeak zer-nolako garrantzia duen azaltzen du etorkizunean haur rohingyak indarkeriarik gabe eta duintasunez bizi daitezen laguntzeko.